19/9/14

Hezkuntza ireki eta berritzeko harreman eredu berri bat


Euskal Herriko Unibertsitatean zein beste Ikastetxeetan hasiera eman diogu jadanik ikasturte berriari. Udak usten duen zaporea ez ahazteko aurtengo Ikasbanar Kongresuan Koldo Saratxagak  emandako hitzaldia konpartitu nahiko nuke. Hezkuntza ireki, berpentsatu eta berritzeko aberasgarria izango delakoan.
On egin! 



Koldo Saratxaga (2014-05-08), Hik Hasi
Partekatzeak lehiatzeak baino lehentasun handiagoa izango duen gizarte-eredua dut helburu kooperatiban eta hezkuntzan".

Harreman eredu berri bat ­aldarrikatzen du Koldo Saratxagak (Sopuerta, 1947) hala kooperatibetan nola hezkuntzan. Pertsonek garrantzia izango duten eredu bat bilatzen du, ­etika eta gardentasuna nortasun ­ezaugarri izango dituen gizarte-eredu bat. Bere estiloaren ikurretako bat ­Irizar kooperatiba izan da, eta gaur ­egun Ner group-en dihardu, baina ­hezkuntzan ere egin ditu sartu-irtenak, bai irakasle bezala eta baita guraso ­bezala ere, baina bereziki ­hausnartzaile gisa: “Nire iritziz, ­eskolak gaur egun baino baliabide gehiago eduki behar ditu: profesional onenak eta, hala nola, garaian garaiko behar material eta teknologikoak ­aseak. Gizartearen konfiantza eta ­aitortza handia eduki behar ditu, ­sormen eta esperimentazio prozesu ­jarraia izan behar da, eta taldeko lana bultzatu behar du, indibidualismoa ­gutxituz, partekatzea balioetsiko ­duena eta ez lehiatzea”.

Hik Hasiko artikulua osoa hemen: http://www.hikhasi.com/albistea.php?id=896



No hay comentarios:

Publicar un comentario