21/12/14

Urte berrirako gogo bat...

Gero eta nabarmenago somatzen dut irudi eta ekintzen beharra ditugula aukeretaz ohartzeko. Gero eta nabarmenago somatzen dut hitzak ez direla nahikoak eta elkarkidetzarako ezinbestekoa dela ikusi eta sentitzea. 
Ez ditut ekintza asko ikusten gaur egun emozionatzen nautenak, baina irudi hauek urte berrirako gogo bat pistu dute nigan, Gasteizen bezala "aniztasuna elkarrekin josten" haz gaitezen.
Dakigun eta daukagun horretatik desberdintasuna errespetatuz, elkarrekin bizitzeko espazio atseginak eraikitzearen beharra dugu eta irakaslearen funtziotik hau dugu nire ustez premiazko jomuga.
Urte berri on!

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario