5/10/16

Talde-prozesuak eta prozesu-sortzaileak bizitzen eta ezagutzen

Gaur Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Magisteritzako sekzioan, 4. mailako Adierazpena eta komunikazioa dramatizazioaren bidez minorreko ikasleei eta niri ondorengo galderak suertatu zaizkigu:
  • Zer da prozesu sortzaile bat?
  • Zer da taldean lan egitea?
  • Zer suposatzen du taldean antolatzea daukagun ataza modu arraskastatsuan burutzeko?
  • Zertan jarri behar dugu arreta?
  • Zer da garrantzitsua dokumentatzea?
  • Zer da erabilgarria eta zer ez atazari begira?

Guzti hau bizi eta ulertzeko helburuarekin Haur Hezkuntza Graduko ikasleei erronka hau proposatu diet:
3 minutuko bideo-dokumental txiki bat egitea beraiek aukeratu duten gai baten inguruan. Gaia Graduko 4. mailan burutu behar duten sorkuntza egitasmo handi batekin harremana du. Ordu betean, mugikorra tresnatzat erabilita, egitasmo txikia burutu behar dute eta horren dokumentazioa egin.

Ekintza egin ondoren, talde txikietan eta talde handian ondorengo HAUSNARKETA burutuko dugu: Zer gertatu da? Nola antolatu zarete? Ze emozioak mugitu dira? Nola lortu duzue? Zer izan da garrantzitsua? Nola ebatzi dituzue zailtasunak? Zer behar dugu? Zein izan da prozesua?

Taldean sortutako EZAGUTZA teoriarekin kontrastatuko dugu, Pichor Riviereren "Vectores del cono  invertido":



Csikszentmihalyik  (2012) 10 urtetan zehar burututako ikerketa eta bere liburua fluxuaren teoriari buruz gogorazi dit. Redes programa honetan lehenengo ordu erdian elkarrizketatzen dute idei nagusiak azpimarratuz.


 (Csikszentmihalyi, M. (2012). Fluir: una psicología de la felicidad. Editorial Kairós

Irakasleen nazioarteko eguna: "Enseñar a pensar, enseñar a ser libres"

Gaur "Enseñar a pensar, enseñar a ser libres" lelopean Irakaslearen Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Egun honetarako UGT sindikatuak atera duen materiala usten dizuet eskuragarri, lelo honen hausnarketan lagunduko duelakoan. Bertan , 9 eta 10. orrialdetan, "Un currículo para la vida" izenburupean: FETE-UGT-2016-dia-mundial-docentes-boletina.pdf., pedagogo garrantzitsuen eztabaida topatuko duzu.
Artikulu txiki honetan, irakasleontzat, hezkuntza-eszenatoki berri batek suposatzen duen erronkaz hausnartzen da.
Honen ildora gai honen inguruan Frantzian burutu eta dokumentatutako esperientzia bat datorkit burura: "Sólo es el principio" pelikula: