IkerEBALUATZEN



Ebaluazioa Haur Hezkuntzan, paradigma aldaketa

 







Emangarriak

  1. Kontutan hartuta ikasgaiaren eduki eta metodologiak, autonomoki ezagututakoak eta ikaskideek proposatutako esperientziak, IKASGAIAREN POSTPROGRAMA posible bat sortu eta BLOGaren azken sarrera eraiki IKASKUNTZA PROZESUAren IBILBIDE bat proposatuz.
  2. Esperientzia praktikoen KOEBALUAKETA egin, zehaztutako ebaluaketa irizpideak kontutan hartuta eta nota proposatuz (arreta jarri lan honi oso garrantzitsua da eta).
  3. Blogak KOEBALUAKETA 2 taldeen artean: Blogak ikusi, baloratu eta ekarpenak elkartrukatu.
  4. Taldearen eta taldekide bakoitzaren AUTOEBALUAKETA egin  beherago proposatzen den ERRUBRIKAren irizpideak kontutan hartuta (nota jarri behar da).


Esperientzien ebaluaketarako irizpideak
 

KRITIKA EKOLOGIKOA (berrerabili daitekeena): zer hobetu eta zer gustatu?
  1. Talderan ikaskuntza prozesuan aurrerapausuak nabarmenak dira: tresna berriak erabiltzen ausartu dira; teoria berriak bilatu eta ezagutu dituzte;... (Talde bakoitzaren autoebaluaketa kontutan hartuz). (Puntu1)
  2. Taldearen inplikazio maila eta antolakuntza egokia izan da. (Puntu 1)
  3. Esperientzian ikaskuntza kolaboratiboa eta egiten ikastearen irizpideak kontutan hartu dira. (2 puntu)
  4. Taldea IKTen erabilera berritzaile edota kreatiboa erabiltzen zaiatu da. (2 puntu)
  5. Esperientzian ikasitakoa irakasle moduan lagungarria izango da. (Puntu 1)
  6. Gaiaren arabera teoria eta praktikaren uztarketa egokia izan da. (Puntu 1)
  7. Blogean esperientziaren ebidentziak jasotzen dira eta ezagututako gaia sakontzen da. (2 puntu)



Blog-ak koebaluatzeko irizpideak
  1. Taldeka egindako egitasmoak jasotzen ditu eta informazio gehigarria dago.
  2. Beste taldeen lanaren hausnarketa jasotzen du.
  3. Portafolioa: 
  • Azken sarrera: sormena, ideien garbitasuna, prozesua irudikatzen du.
  • Sarrera kopurua (klase bakoitzeko bat, gutxiago edo gehiago).
  • Sarreren kalitatea: hausnarketak; irudiak; informazio gehigarria;...
  • Ikasleen prozesuaren eta iritzien adierazleak dira.
    4.  Irakasle lanerako beste gairen bat jorratzen da informazioa bilduz, bideoak, esteka interesgarriak,...
    5.  Gadchet-en kalitatea egokia da, edukiekin lotura du.
    6. Diseinua eta sormena gaiarekin lotura du,...
    7. Antolakuntza eta argitasuna: etiketen erabilera egokia; informazioa topatzeko erraztasuna;...




AUTO eta KOEBALUAKETArako jarraibideak

1. Zuen taldeko ikaskideekin bildu eta Errubrikaz lagundurik taldeko nota eta ikaskide bakoitzaren nota eztabaidatu eta zehaztuko duzue. Lehenengo, Errubrika guztia ondo irakurtzea eta aztertzea gomendatzen dizuet. Izen abizenekin eta zuen blogaren izenarekin paperean entregatuko didazue.  
Ikaskuntza Prozesuaren Koebaluaketa eta autoebaluaketarako_Errubrika

2. Azken sarreran Blog-ean, Portfolioan alegia, laburki, ondorengoa jaso behar duzue:
  • Zuen taldeko Blog-ean topatuko dugunaren azken argazkia edo mapa.
  • Taldeak eta tadeko kideek ikasgaian izan duzuen ikasketa prozesuaren azken ondorioak, ebaluaketa eta ekarpenak.
  • Ikasgaiaren, (metodologia, irakaslea, ordutegia, talde handia, gela,...) ebaluaketa eta ekarpenak.  



Ikasgaiaren esparru guztien ebaluaketarako galdetegia



Hori bai, "IKTekin eta IKTen bitartez ikasten ikasten" ari garenez, berrikuntzarako bidean, ondorengo bi galderen inguruan hausnartzea proposatzen dizuet:

Zer gertatzen zaigu aukera ematen digutenean irakasle paperean jarri eta aurkezpen bat egiteko? Ze eredua jarraitzen dugu? Zergaitik?
Zer da metafora bat? Zertarako balio du? Nola laguntzen du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan?




Esperientziak eta iritziak ebaluaketa mota honen inguruan

Harvard barriro dogu Begoñazpi Ikastolan (2014eko urriaren 31a)


Harvard Unibertsitateko aditu talde batek sortutako “Proyect Zero”proiektuko laguntzaile bi, azaroan, Begoñazpi Ikastolan izan doguz  “Ulermenerako Irakaskuntza-Teaching for Understanding” deritzon metodo barritzailearen azken fasea gainbegiratzeko. Adituek, batez be, ikasleek ulertzea ez ezik, gelako ekintzetan inplikatzea be eskatuko dauan  ikaskuntza miatuko dabe.  Ikasleen autobalorazioa (betiko edukiek azterketetan izan daben ebaluazio sistema albo batera itzita) eta feedback baikorra kontuan hartuz, ikasleen ikasketa prozesuan hobekuntza nabarmenak aztertu eta balioetsiko dabez.
Lehen Hezkuntzako ikasleak ez dira edukietan oinarritutako azterketak eginez bakarrik ebaluatuko. Ebaluazioak, beti neurtuko eta ebaluatuko dauz bai ulermena, bai zenbait arlotako (linguistiko, matematiko, zientifiko, teknologiko edota digitala) gaitasunak. Hau guztia, ikasturtean garatutako proiektuen bidez nahiz  beharrizanen arabera sortutako atazen bidez, egingo da.

UNA REFLEXION (5-12-2014)
 
Parece importante plantearse cómo podemos especificar de manera más abierta la utilización de las Rubricas sin necesidad de porcentajes, de tal manera que las autoevaluaciones y las coevaluaciones podamos tenerlas en cuenta en las evaluaciones del profesorado sin que esto suponga una tortura, es decir, de manera más integrada. Pienso que estamos haciendo un mal uso de las rubricas que deberían servirnos para aunar criterios sencillos de evaluación con el alumnado y no para poner porcentajes en la nota. Se tiene en cuenta su opinión y valoración, claro, pero no con un porcentaje. Me parece que si un grupo de alumnos coincide conmigo en la evaluación, que es lo que en muchas ocasiones pasa, ¿porque no voy a respetar su nota y dejarme de porcentajes? Esto supondría un éxtio en la evaluación bajo mi punto de vista.

Interesante la reflexión que hace este profesor os recomiendo que la leais: http://www.xarxatic.com/las-rubricas-mis-grandes-enemigas-de-la-evaluacion/

Estamos en un momento de cambio donde pretendemos trabajar de una manera colaborativa también con el alumnado, devólviendoles bajo mi punto de vista, el protagonismo, compromiso y responsabilidad del proceso de aprendizaje, ¿y esto nos exige como profesorado soltar el control y maneras antiguas de evaluar y poner notas?
No es un plantemiento "hippy" sino una incompatibilidad que debemos asumir si el objetivo es seguir trabajando de una manera transdisciplinar. No vamos a poder medir todos los resultados de manera inmediata y objetiva, es algo que debemos valorar si estamos dispuestas a asumir.
¿O es que no sabemos como profesores cuando un alumno está dando pasos en su aprendizaje, cuando está siendo justo en su autoevaluación, teniendo en cuenta la de sus compañeros también, o en el caso de macro-grupos, no ponemos en marcha las herramientas necesarias para hacer esta evaluación de otra manera?