METODOLOGIA




"Kontatu zidaten eta ahaztu nuen; ikusi nuen eta gogoratu; 
elkarrekin egin genuen eta ulertu eta ikasi nuen" CONFUCIO






Irakaskuntza-ikaskuntza  estrategiak


Bideo honetan modu sinple, erakargarri eta zuzenean gaur egungo irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan beharrezkoak diren estrategiak jasotzen dira. Klasean martxan jarriko dugun egitasmo, behaketa, hausnarketa, alegia, ikaskuntza esperientzian, guzti hauek jolasean jartzen saiatuko gara.









Taldearen garrantzia











Hasiera: Aurrezagutzak aztertzen

Ondorengo galderak erlazionatuta daude ikasgai honetan landuko ditugun gaiekin, beraz horren inguruan dituzun aurretiko ideiak eta kontzeptuak biltzea, adieraztea eta eztabaidatzea da aktibitate honen helburua.
  1.  Zer dira IKT? Nola definituko zenituzke? Ezagutzen al duzu euren ezaugarriren bat?
  2.  Zeri deitzen zaio Informazioaren Gizartea? Zein erlazio egon daiteke IKT eta Informazioaren Gizartearekin?
  3.  Eraginik al dute IKTek ezagutzan eta hezkuntzan?
  4.  Irakaskuntzan erabili behar dira? Argumentatu zergatik bai edo ez.
  5.  Eta Haur Hezkuntzan erabili behar dira? Argumentatu zergatik bai edo ez.
  6.  Eta zeuk, eguneroko bizitzan, zein aplikazio erabiltzen duzu? Eta zertarako?
  7.  Zein aplikazio, proiektu edo esperientzia ezagutzen dituzu hezkuntza arloan? Zein edo zeintzuk erabiliko zenuke eta zertarako?




Bidea: Lanerako Jarraibideak

IKASKUNTZA PROZESUARI ARRETA JARRI:  jaso ikaskuntza prozesuan sortzen zaizkizuen zalantzak, ideiak,... Jaso modu sistematikoan, kontatu, proiektua eraikitzearen esperientzia zein izaten ari den; tresnen ezagutzak eta ez jakintasunak ze sentimenduak sortarazten dizkizueten; ikasle moduan zuen praktikaren eta teoriaren inguruko hausnarketa egin;... Zuek ikaskuntza istorioaren protagonista. PORTAFOLIOan jaso egokia den antolakuntza eraikiz eta Blog-aren espazioa edukiei egokituz.

Ikaskuntza Prozesuan arreta jartzeko gomendio batzuk:
1. Edozein Proiektua gauzatzeko faseen galdera eragileak ulertu: Zertarako balio du eta zer ikasi dezakegu beragandik? Nola ezagutarazi edo komunikatu Lehen Hezkuntzazko ikasleei?... HIPOTESIAK IDATZI.
2.  Gure aurreritziak, sinismenak, aurrezagutzak, ekarri, jaso, aztertu. Zeintzuk dira gure gabeziak? Nola jakin dezakegu gehiago? GURE BEHARRAK ZERRENDATU. 
3. Galdera eragile bakoitza hartuta, eszenatoki bat aukeratuko dugu eta horren inguruan sakondu: zer baliabide material eta pertsonalak lagundu gaitzakete?; non aurkitu ditzakegu?; zeintzuk dira informazio iturri horien balidezia? INFORMAZIOA BILDU.    
4. Eraiki. Emangarriaren bitartez nola erantzun diezaioket galdera eragileei? Zein da informazio esanguratsua? Ba al daugo aurretik kontutan hartu ez dugun galderarik? EMANGARRI TEKNOLOGIKOA edo PRODUKTU DIGITALA; POSTPROGRAMA;  edota BESTELAKOAK.
5.   Konpartitu. Zein da gure erantzunaren erdigunea? Zein da arazoaren aurrean gure hausnarketaren azken ondorioa? Ondorioak idatzi. Nola eta zer aurkeztuko dugu egitasmotik? 





Ikasten ikasi: ezagutza sortzeko eta konpartitzeko baldintzak
  1.  Esperimentatzen ausartu. 
  2. Gelaren klima, garrantzitsua: proposatzen den metodologiaren bitartez lan egin ahal izateko, guztion artean giro aproposa mantetzearen ardura izatea ezinbestekoa da. Hala nola:
  • Autoritatea geure buruarekin eta lankideekin beharrezkoa denean.
  • Errespetua geure buruei eta lankideei.
  • Isiluneak hitzak bezain beste errespetatu.
  • Dinamikoak izan aurkezpenetan eta ekintzak aurrera eramateko garaian.
  • Autonomoak eta propositiboak arazoei aurrea hartu behar diogunean.
  • Ikaskideei ezagutzak komunikatzerakoan, adierazpen komunikatiboak garatu, ausartu gaizki egitera, esperimentatu! Ikasi zuen ikaskideetaz.
3.    Paper Zorroa: bertan, egiten dugun prozesua narratu eta konpartituko dugu, taldean zein indibidualki: sentsazioak, galderak, idei berriak, informazio gehigarria,... Idatzizko hizkuntza erabili dezakegu edota ikuszentzunezkoa. Amaieran grafikoa izan behar da, zehatza, ulergarria,...




Ekintza 1: ikasteko prestatzen
 

Begiak itxita eta Ludovikoren musikaz lagunduta, norberaren ikaskuntza errezistentziak detektatu eta horiei aurre egiteko potentziatu behar dugun balioa zehaztuko dugu.





2. esperientzia (2012): ikaskuntza kolaboratiboa

Saio parktikoetako ikaskuntza esperientziak eta prozesuen portfolioak:

LH31 (2011-2012 ikasturteak):



 LH32 (2011-2012 ikasturteak): 





Esperientzia 1 (2011): ikaskuntza kolaboratiboa


Datozen asteetako IKTen ikasgaiaren lana antolatu nahian, hiru taldetan lan egiten hasi gara aurreko egunean zehaztutako irizpideak kontutan hartuta. Aldi berean, egiteko horiek sakontzen joan gara Haur eta Lehen Hezkuntzan irakasle moduan izan ditzakegun beharretara egokituz. Taldeak gaika antolatu eta gero, talde bakoitza talde txikietan berrantolatu da lana operatiboagoa izan dadin. Gure egitekoa batez ere, bi izan da: batetik, tresnak-gaiak ezagutu eta ikaskideei, tresna-gaia ezagutu dezaten, ikaskuntza-irakaskuntza esperientzia bat proposatu; eta bestetik, egokitu zaigun tresna-gaiak Haur eta Lehen Hezuntzan izan dezakeen aplikazioaren inguruan hausnartu eta egitasmo txiki bat sortu.
Irizpide hauek kontutan hartuta, ikaskuntza kolaboratiboa martxan jarri dugu eta ondorengo lanetan murgildu gara:

1. TALDEA: PP baino gehiago, PREZI eta GLOSTER. Gurasoekin komunikazioa hobetzeko baliabidea sortu. Lanerako lagungarriak:
2. TALDEA: MOVIE MAKER. Umeei zuzendutako material didaktikoa sortu.

3. TALDEA: OFIMATIKA, GOOGLE DOCS eta IKUSZENTZUNEZKO BALIABIDEAK (Paint, Picture Manager, Gimp, Audacity,...). Irakasleei zuzenduta gehienbat.Word dokumentuak idazteko aholkuak Blog honetako METODOLOGIA atalean topatuko duzue.
Klasearen giroa hobetzeko ondorengo adostasunak zehaztu ditugu:
  • Talde txikietan egiten ditugun aurkikuntzak, talde osoarekin konpartituko ditugu.
  • Komunikazioa hobetzeko: galderak egingo ditugu beharrezkoa dugunean; erantzuna duen taldeak talde osoari azalduko dio; denbora hobeto kudeatzen saiatuko gara, deskantsurako momentuak errespetatuz.